Balearen eguneko herri antzerkiko parte hartzaileak martxoaren 17an bilduko dira

 

Datorren martxoaren 17an osteguna arratsaldeko 19:30etan Kultur Etxean izango da Balearen egunean antolatu ohi den herri antzerkian parte hartuko dutenen arteko bilera.

 

Duela bost urte bezala Iñake Irastorza arituko da zuzendari lanetan. Jada herri antzerkian parte hartzeko izena eman dutenez aparte beste norbaitek parte hartu nahiko balu bilerara hurbil dadila zuzenean.