Balearen festako herri antzerkian parte hartzeko deialdia ireki da

Pasa dira dagoeneko bost urte eta 2016ko maiatzaren 14a  hemen dugu, ateetan. Udalak beste hainbat ekitaldiren artean herri antzerkia antolatzeko asmoa du; baina, horretarako, herritarren parte hartzea ezinbestekoa dugu. Aurten ere, azken edizioan bezala, Iñake Irastorza izango dugu antzerkiaren zuzendaria.

Guztien artean antolatutako festa izan dadin, Orioko Udalak herri antzerkian parte hartzeko deialdia ireki du.

Izena emateko epea

Beraz, herri antzerkian parte hartu nahi baduzu, aukera daukazu izena emateko otsailaren 29a arte. Izena emateko, Kultur Etxera jo behar duzu 9:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara; edo, bestela, kultura@orio.eus helbidera idatzi.

Anima zaitez!!