Balearen eguneko ospakizunen artean, bi ipuin kontalari izango dira liburutegian maiatzaren lehendabiziko hamabostaldian. Aurrenekoa asteazken arratsalde honetan izango da: Maite Franco
Maite Franco ipuin kontalaria izana da lehendik ere Orioko liburutegian, haurrei ipuinak kontatzen. Oraingo honetan, ordea, berezia izango da, Balearen eguneko ekitaldi programaren barruan antolatutako emanaldia izango delako eta baleei buruzko ipuinak kontatuko dituelako.
Ipuin kontaketa saioa maiatzaren 3an izango da udal liburutegian, asteazkenarekin, arratsaldeko seietan hasita eta 5 urtetik gorako haurrentzat izango da.