Maiatzaren 23an, ostiralarekin, 19:00etan, kontzertua emango dute Danbolin Musika Eskolako bandako ikasleek Aiako plazan, Olaia Askasibarren zuzendaritzapean. Eguraldi txarra egiten badu, kontzertua frontoian izango da.
Bandan 45 partaide dira, 8 urtetik aurrerakoak eta instrumentu hauek jotzen dituzte: saxoa, klarinetea, flauta, tronpeta, perkusioa eta pianoa.
Ondorengo abestiak entzuteko aukera izango dugu:
– Aitorren hizkuntz zaharra
– Xalbadorren heriotzean
– The Circle of Life
– Cartoon Symphony
– Baby Elephant Walk
– Unchained Melody
– La vita è bella
– La Bamba
– I Will Survive