Banden topaketa

Donostian ospatuko da.

Larunbatean Donostian, banden topaketa ospatuko da. Bertan parte hartuko dute Gipuzkoako ondorengo Musika Eskolek: Astigarraga, Beasain, Donostia, Lezo, Zizurkil eta Orio.

Orioko Danbolin Musika Eskolatik 25 ikasle joango dira, Olaia Askasibar irakaslearekin. Guztira 250 musikariek hartuko dute parte.

Arratsaldeko 7tan, Konstituzio plazan denak batera kontzertu bat eskeiniko dute.