Salatxo plazaren inaugurazioa igande honetan

Maiatzaren 6an, meza nagusiaren ondoren, Salatxo plazaren inaugurazioa izango da eguerdiko 13:00etan.

Inaugurazio ekitaldian Salatxo abesbatzak abestuko du, Danbolin musika eskolako soka taldeak abesti batzuk joko ditu eta Harribil dantza taldeak ere parte hartuko du.

Bestalde, Salatxo plaza berriaren azpian eraiki den aretoa ezagutzeko aukera ere izango da.

Anima zaitezte bertara hurbiltzen igande honetako eguerdian.