Ekainaren 4an hasita, herbiziden tratamendua emango du Udalak herriko hainbat gunetan, espaloi eta zokoetako belar txarrak kentzeko.
Abaromendi eta hondartza inguruan hasiko dira eta, ondoren, herrian aplikatuko dute, behar den tokietan. Bukatzeko, Dike inguruan eta Anibarko Portuan aplikatuko dute.
Aplikatuko den herbizida ez da kaltegarria txakurrentzat; baina, nolanahi ere, Udalak kartelak jarriko ditu aplikatzen den eremuetan, jendea jakinaren gainean jartzeko.
Herbizidaren aplikazioa 7-10 eguneko kontua izango da, guztira.