Bertan behera geratu da Ibai Marinek kultur etxean gaur eman behar zuen kontzertua

Osasun arazoengatik, atzeratu egingo da Ibai Marinek gaur, azaroak 11, ematekoa zuen kontzertua. Abeslariak eztarria hartuta dauka eta, Udalarekin hitz eginda, kontzertua atzeratzea erabaki du.

Kontzertua, ondo bidean, abenduaren 2an egingo da ordu berean: 22:30ean.

Dagoeneko gonbita hartua zutenek ez dute berriro hartu beharrik izango.

Barkatu eragozpenak.