Trafiko aldaketak azaroaren 18an

Endaia Plazan hainbat arketa-tapa konpondu behar direnez, aldaketa batzuk izango dira ibilgailuen zirkulazioan azaroaren 18ko 08:00etatik 20:00ak arte:

  • Ibilgailuak Herriko Plazatik barrena sartuko dira herrira, beti bezala.
  • Moilaren eta Eusko Gudari kalearen arteko bidegurutzean 2 metroko altura baino gutxiago duten autoak bakarrik pasako dira. Auto horiek zubi azpitik pasako dira eta Ibai Ondo kaletik aterako dira 634 errepidera.
  • Gainontzeko furgoneta eta kamioiek, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute herritik ateratzeko.

Herritarrei kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko aldez aurretik.