Bertso saio berezia: Emetik bertso kabareta

Aurtengo Gabonetako programazioaren barruan bertso saio berezia izango da asteartean, hilak 26, kultur etxeko areto nagusian: Emetik bertso kabareta.

Hiru emakume bertsolariren saio esperimentala da Emetik bertso-kabareta. Askotariko emanaldia, koloretsua, gordina, umoretsua eta pikantea.

Taberna giroan, kabareten izpiritua bere eginez, entzuleei une entretenigarria eskaini eta emakumeen ahotsak eta bizipenak bertsotan ematea du helburu. Emanaldia girotzeko, eszenografia, musika, olerkiak, antzerki elementuak eta bestelakoak baliatuko dituzte.

Partaideak Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Oihane Perea dira.