Orioko bi ikastetxeetako haurrak parte hartzen ari dira Udalak babesten duen Ahozkotasuna eta bertsolaritza programan eta, programa horren barruan, bertso saioa eskainiko dute kultur etxean datorren asteartean, maiatzak 4, 18:00etan hasita.
Bertso saioa irekia da bertara azaldu nahi duten guztientzat. Eskolako eta Ikastolako LH5 eta LH6 mailetako haurrek kantatuko dituzte ikasturtean zehar landu dituzten bertsoak.
Ahozkotasuna eta bertsolaritza
Udaleko Euskara batzordeak orain dela urte batzuk jarri zuen abian Ahozkotasuna eta bertsolaritza programa, Gipuzkoako Bertsozaleen Elkartearekin elkar lanean. Programa horren barruan, Bertsozaleen Elkarteko irakasle bat etortzen da Oriora astero, haurrekin, eskola-orduetan, bertsolaritzarekin zerikusia duten gaiak lantzeko.