Bertso Txanpa izango da maiatzaren 29an Oria ibaian

Kilometroen antolatzaileek prestatu dute ekimen berritzailea.

Ekimen berezi hau, eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta Oria ibaian barrena egingo dute. Hau ez da Euskal Herrian bertsolaritza eta arrauna uztartzen diren lehen aldia, baina Orion mota honetako ekitaldirik ez da oraindik egin. Hori dela eta, eta Unai Elizasu bertsolari eta arraunlariaren ekimenari esker, Kilometroetako antolatzaileek saio berezi hau Orion egitea erabaki dute.

Hurrengo larunbatean, Hondarribia, Ilunbe-Trintxerpe, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Isuntza eta Urdaibaiko arraunlariak lehiatuko dira. Traineru bakoitzean, ordea, bertsolari bat joango da arraunlariekin batera.

Txanda bakoitzean, bertsolariek traineru barruan bertsotan jardun beharko dute, arraunean jardungo duten arraunlariak animatuz edo aurkariei zirika.

Bertsotan, Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu, I