Bi ikastaro antolatu ditu Udal Elkarteak langabeentzat

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak bi ikastaro eskainiko ditu urrian.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

ETORKIZUNEKO KONPETENTZIAK: Etorkizunean baloratuko diren konpetentziak ezagutzeko

Eguna: urriak 19 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

MARKETIN PERTSONALA: Lan merkatuan nola aurkeztu ikasteko

Eguna: urriak 26 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketa dute bi ikastaro hauek.

Informazio gehiago

Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus