OZK taldeak abian jarriko du ostiral honetan, urriak 5, bideo-forumeko denboraldi berria.Hasteko, Roberto Benigni italiarraren filma bat aukeratu du.
Roberto Benigni ezguna da, batez ere, La vida es bella
filmagatik; baina, horretaz gain, bere filmografian harribitxi ederrak ditu.
“El tigre y la nieve” Erroman girotuta dago eta protagonista unibertsitate irakasle bat da (Roberto Benigni bera), maiteminduta dagoena kasurik egiten ez dion emakume batekin. Filmaren fondoan Irakeko gerra ere badago.
Gazia eta gozoa, biak, nahasten ditu zuzendariak filma honetan eta emaitza oso ederra da.
Informazio gehiago filmari buruz:
Gaztelaniaz:
http://www.labutaca.net/films/42/eltigreylanieve.htm
Ingelesez:
http://www.imdb.com/title/tt0419198/
Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.
Hurrengo filmak
Urte bukaera arteko programazioa finkatu du OZK taldeak. Honako hauek izango dira bi ostiraletik behin ikusiko diren filmak:
Urriak 26
Paris je t’aime (Hainbat zuzendari)
Azaroak 2
Nadie sabe (Hirokazu Koreeda)
Azaroak 16
Los idiotas (Lars von Triers)
Azaroak 30
Glengarry Glen Rose (James Foley)
Abenduak 14
Los h