Bideo-forumeko emanaldia ostiralean: La muerte y la doncella

OZK taldeak antolatuta, bideo-forumeko emanaldia izango da ostiral honetan, apirilak 18. Emanaldia kultur etxean izango da, 22:00etan hasita.

Roman Polanski zuzendari ezagunak 1994an egin zuen filma eder hau. Gai gogorra dauka, tortura; baina edertasun handiko filma da, hala ere. Gaztetan arrazoi politikorengatik torturatua izan zen emakume batek topo egiten du, ustekabean, handik urte askotara, bere torturatzailearekin. Aktore nagusiak Sigourney Weaver eta Ben Kingsley dira.

Informazio gehiago filmari buruz:

Gaztelaniaz:

http://es.wikipedia.org/wiki/La_muerte_y_la_doncella_%28pel%C3%ADcula%29

Ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0109579/

Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.