Bideo-forumeko emanaldia ostiralean: Paprika

OZK taldeak antolatuta, bideo-forumeko emanaldia izango da ostiral honetan, maiatzak 23. Emanaldia kultur etxean izango da, 22:00etan hasita.

Oraingo honetan anime bat aukeratu du OZK taldeak: marrazki bizidunetan egindako animazio film japoniar bat. Animeen munduak zale ugari ditu, baina filma gutxi dira zaleen esparru itxi samarretik atera eta publiko zabalago batengana iristen direnak. Horietako bat da ostiralean eskainiko den Paprika eder hau.

Marrazkiak ezin hobeak dira eta istorioa oso ondo kontatuta dago.

Informazio gehiago filmari buruz:

Gaztelaniaz:

http://www.dcine.org/wordpress/2007/03/03/paprika-otra-gran-pelicula-de-anime-japones/

Ingelesez:

http://tinyurl.com/3clbbw

Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.