Bigarren bilera irekia egingo du Udalak asteartean Orioko kultur-elkarteekin eta euskara-alorreko eragileekin, Orioko euskara-planaren lanketaren barruan

Bilera abenduaren 14an izango da, asteartearekin, 18:30ean, Salatxo aretoan.

Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da kultur elkarteekin eta euskara-alorreko eragileekin. Lantalde horrek azaroaren 9an egin zuen lehen bilera eta asteartekoa izango da bigarrena.

Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko kultur elkarte eta euskara-eragile guztiak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.