Bilera azaroaren 24an izango da, asteazkenarekin, 18:30ean, Salatxo aretoan.
Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da herriko hezkuntza-eragileekin. Lantalde horrek urriaren 26an egin zuen lehen bilera eta asteazkenekoa izango da bigarrena.
Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko hezkuntza-eragileak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.