Datorren larunbatean, urriak 15, bigarren eskuko gauzen azoka izango da Ikastola aurreko plazan.
Goizeko hamarretatik ordu bietara bitartean egongo da zabalik azoka.
Herritarrentzako gonbita
Kanpotik etorriko direnez gain, herritarrek ere aukera izango dute nork bere gunea jartzeko, etxean edo ganbaran pilatuta dauzkaten bigarren eskuko gauzak saltzeko.
Parte hartu nahi duenak izena eman behar du, aldez aurretik, udaletxean; datorren osteguna izango da horretarako azken eguna. Garaiz apuntatzen direnentzat Udalak jarriko ditu taulak eta astoak.
Postua jarri nahi duenak goizeko bederatzietarako azaldu behar du Ikastola aurreko plazara, bere gunea muntatzeko.