Udalaren barne-araudiaren zirriborroa zabaldu du Udalak, ekarpenak jasotzeko

Udalak barne-araudia eguneratu nahi du eta, horretarako, udal langileen eta herritarren ekarpenak jaso nahi ditu. Ekarpenak aurkezteko azken eguna hurrengo asteazkena izango da, urriak 19.

Udal gobernuak Udalaren barne-araudi berriaren zirriborroa prestatu du eta, orain, Udaleko langileen eta herritarren ekarpenekin osatu nahi du.

Barne-araudiak honako gaiak jasotzen ditu, besteak beste: udalbatzarretako deialdiak nola egingo diren, zenbateko aurrerapenarekin; zer egin behar den mozioak-eta aurkezteko; batzorde informatzaileetan zeinek eta zein baldintzatan parte har dezakeen eta abar.

Gai horiek guztiak arautzeko, barne-araudi baten zirriborroa prestatu du udal gobernuak, gero udalbatzarrak onartu beharko duena. Udalbatzarrera eraman aurretik, ordea, udal gobernuak langileen eta herritarren iritzia jaso nahi izan du eta, horretarako, epe bat zabaldu du, testuari ekarpenak egiteko. Ekarpenak aurkezteko azken eguna urriaren 19a izango da, asteazkena.

Zirriborroa jaisteko:

Udalaren barne-araudiaren zirriborroa