Datorren larunbatean, martxoak 17, bigarren eskuko gauzen azoka izango da ikastola ondoko plazan
Dagoeneko hiru aldiz egin da azoka, urrian, azaroan eta abenduan, eta herritarrek harrera ona egin diote. Aurtengo lehen bi hilabeteetan egin ez den arren, hemendik aurrera hilero antolatuko da, Udalaren laguntzarekin.
Azoka 10:00etan irekiko da eta goiz osoa izango da zabalik, 14:00ak arte. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian egingo da; baina, kasu horretan, ordubete beranduago hasiko litzateke: 11:00etan.
Herritarren batek salmenta-gunea jarri nahi badu azokan, aldez aurretik egin behar du eskaria, udaletxera deituta. Udalak mahaia eta astoak jarriko dizkio eta bere ardura izango da postua muntatzea. Martxoaren 15a izango da azken eguna eskaria aurkezteko