Udalak salgai jarri ditu Mendibeltzeko garajeak

Mendibeltz futbol zelai azpiko garajeren bat erosi nahi dutenei jakinarazten zaie Udalak publiko egin duela iragarki bat,garaje horien salmenta arautzen duena.

Bi motatako garaje itxiak dira salgai jarri direnak.

Adjudikazioa lizitazio baten bidez egingo da eta lizitazio horretan parte hartu nahi dutenek beren proposamena aurkeztu beharko dute udaletxean. Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 16a izango da.

Lizitazioaren iragarkia hemendik deskarga daiteke, euskaraz eta gaztelaniaz:

Lizitazioaren iragarkia euskaraz (PDF formatuan)

Lizitazioaren iragarkia gaztelaniaz (PDF formatuan)

Lizitazioan parte hartu nahi dutenek honako eskaera-orri hau bete beharko dute eta udaletxean aurkeztu apirilaren 16 baino lehen:

Eskaera-orria (Word formatuan)

Kredituak lortzeko erraztasunak

Udalak ahalegin berezia egin du finantzazioaren alorra lantzeko eta, egindako gestioen ondorioz, Kutxabankek, Euskadiko Kutxak eta la Caixak baldintza bereziak eskainiko dizkiete garaje horietako bat erosi nahi dutenei.