Datorren larunbatean, maiatzak 19, bigarren eskuko gauzen azoka izango da goizean Herriko Plazan.
Hilero antolatzen da azoka, hilaren hirugarren larunbatean eta herritarrek ere aukera daukate beren salmenta-postua jartzeko, aldez aurretik Udalean abisua emanda.
Azoka 10:00etan irekiko da eta goiz osoa izango da zabalik, 15:00ak arte. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian egingo da; baina, kasu horretan, ordubete beranduago hasiko litzateke: 11:00etan.
Salmenta-gunea jartzeko eskaera
Herritarren batek salmenta-gunea jarri nahi badu azokan, aldez aurretik egin behar du eskaria, udaletxera deituta. Udalak mahaia eta astoak jarriko dizkio eta bere ardura izango da postua muntatzea.
Maiatzaren 17a izango da azken eguna eskaria aurkezteko.