Bihar Erregien karterua eta Errege Magoen etorrera

Bihar, urtarrilak 5, goizez Erregien Karterua etorriko da Oriora, eta iluntze aldera, Errege Magoak.

Urtero bezala, urtarrilaren 5ean izango ditugu gure artean Erregien Karterua eta Orientetik etorritako Errege Magoak.

Bihar goizean Erregien Karterua kalez-kale ibiliko da, eta eguerdiko 12:00etan plazan izango da haurtxoek Erregeei idatzitako eskutitzak jasotzen.

Arratsaldean, berriz, Errege Magoak iritsiko dira Oriora.

17:30ak aldera Elizan izango dira San Jose, Maria eta Jesus haurtxoa. Hauek agurtzera joango dira Erregeen kabalgatan joko duten haur tanborzale eta panderojole guztiak, eta funtzio xume eta polit horren ondoren, denak tren geltokira joango dira trenez iritsiko diren Errege Magoei ongi etorria ematera.

Jarraian, 18:00ak aldera, trenez iritsi ondoren geltokitik abiatuko den kabalgatak lagunduta, hiru Erregeek herri guztia zeharkatuko dute zaldi gainean Karela kiroldegiraino iritsi arte. Han Meltxor Gaspar eta Baltasarren hitzak entzungo ditugu, eta amaieran, Erregeei musu emateko aukera ere izango dute etxeko txikienek.

Urtarrilaren 6an, Errege Egunean, Errege Magoak 12:00etako mezetan ikusi ahal izango ditugu Jesus haurtxoari intzentzua, urrea eta mirra eskaiz.

Modu horretan amaiera emango zaio aurtengo Gabonetako Jarduerei.