Era askotako egitaraua astebururako

Haurrentzako puzgarriak, italiar abesbatza eta helduentzako antzerkia asteburu honetan.

Gabonetako 14.Haur Parkea:

Egunak: urtarrilak 2 eta 3, ostirala eta larunbata.

Lekua: Karela kiroldegia.

Ordutegia: 11:00-13:30 eta 16:00-19:00.

Libera Cantoria Pisani italiar abesbatza:

Eguna: urtarrilak 3, larunbata.

Lekua: San Nikolas elizan.

Ordua: 20:00.

Azalpena:

Larunbatean eskeiniko duten kontzertuaren izenburua “HILOS DE VOZ” izango da. Kontzertu honetan Italia ipar-ekialdeko kantu koral garaikideak landuko dituzte: Veneto, Trentino, Alto Adige eta Friuli Venezia Giulia lurraldeetakoak, hain zuzen ere. Eskainiko duten programaren helburua herrialde hauek duten ondare kulturalari omenaldi txiki bat egitea da. Hau guztia Filippo Furlan-en zuzendaritzapean.

Greban gaude antzezlana:

Eguna: urtarrilak 3, larunbata.

Lekua: kultur etxea.

Ordua: 22:00.

Sarrerak: 5 eurotan, aurrez salgai kiroldegian.

Sinopsia:

Elena, Arantxa eta Jaione. Hiru emakume, lanbidez garbitzaile. Grebara joatea erabaki dute, hainbat kontuk bultzatuta. Hirurak elkartu egingo dira eta solasari ekingo diote. Ironia handiz, maitasunaz, amatasunaz, sexuaz, ilusioez… arituko dira. Gutako edonor izan daiteke, taula gainean ikusiko dugun emakume hauetakoren bat!