Asteburu honetan, uztailak 18, 19 eta 20, ospatuko da BISIGUAREN FESTA Orion. Egitaraua ondorengoa izango da:
OSTIRALA
- 18:00etan EGUNSENTI otxoteak bere diskoaren aurkezpena egingo du.
- 20:30etik 22:00etara afaria plazan.
LARUNBATA
- 11:00etan musika kaleetan
- 12:00etan marmitako dastaketa plazan.
Plazan: txakolina, sagardogileak, ardoa, talogileak, arrain produktuak eta saregileak
- 13:30etik 15:00etara bazkaria plazan
- 17:30etik 20:30etara musika kaleetan
- 18:00etan KAE2 ligako estropadak
- 20:00etan Zumaiako San Pedro Abesbatzaren kontzertua Orioko elizan
- 20:30etik 22:00etara afaria plazan
IGANDEA
- 11:00etatik 14:00etara musika kaleetan
- 12:00etan Hegaluzea parrillan dastatzeko aukera plazan eta itsas produktuen postuak.
- Irteerak barkuan: Orio – Donostia – Orio. Irteerak kirol-portutik 10:00etan / 12:00etan /16:00etan eta 18:00etan
- 14:00etatik 15:00etara bazkaria plazan.