Herriko kultur eragileak eta Kultura batzordea astelehenean bilduko dira berriz

Datorren astelehenean, uztailak 21, kultur talde eta eragileak Kultura batzordearekin berriz batzartuko dira.

Bileraren helburu nagusia kultur talde eta batzordekideen arteko “Kultur talde eragilea” sortzea da, arlo honi dagozkion lanak adostasunean kudeatzeko.

Horregatik, lerro hauen bitartez, udalak kultur talde eta eragile guztiei, eta gaiarekin interesa izan dezaketen herritar guztiei gonbit egin nahi die bilera horretan parte hartzera.

EGUNA: uztailak 21, astelehena.

ORDUA: 19:00.

LEKUA: UDALETXEKO TEILATU AZPIKO GELAN.