Bisita kulturala antolatu du Turismo Bulegoak igande goizerako

Martxoa izaten da euskal kostaldeko museoen hilabetea eta, hori dela-eta, hainbat ekintza antolatzen dira museo eta interpretazio zentroetan hilabete hori ospatzeko.

Aurten, gainera, kultur ondarearen Europako urtea denez, Done Jakue Bidearen interpretazio zentroak bisita kultural bat antolatu du martxoaren 4an, igandearekin. 11:30ean hasiko da bisita kulturala Pilliku plazan eta doakoa izango da.

Izen-ematea

Izena Orioko Turismo Bulegoan eman behar da telefonoz, 943 83 55 65 zenbakira deituta, edo mezu bat bidaliz orioturismo@gmail.com helbide elektronikora.

Bisita honetaz aparte, martxoko igandeetan sarrera doakoa izango da Done Jakue Bidearen interpretazio-zentroan.

Martxoan euskal kostaldeko museoetan egingo diren ekintzei buruz gehiago jakiteko, begiratu webgune honetan: www.euskalkostaldekomuseoak.eus