Uztailean bisita kulturalak antolatuko ditu Begi-Bistan enpresak, Orioko Udalarekin elkarlanean.
Bisitak larunbatetan eta igandeetan izango dira, 11:30ean hasita Turismo bulegotik. Hauek izango dira bisita-egunak: uztailak 14, 15, 21, 22, 28 eta 29a.
Helburua da Orioko alde zaharra eta eraikin garrantzizkoenak erakustea bisitariei, herriaren historiari buruzko azalpenak ematearekin batera. Bisitariek Pilliku plaza, Kale Nagusia, Salatxo, Iturriaga jauregia eta eliza ingurua bisitatuko dituzte, besteak beste. Handik errio aldera jaitsiko dira berriz eta aukera izango dute Mutiozabal ontziolari buruz eta Arraunetxeari buruz informazioa jasotzeko, herriaren tradizio arrantzaleari buruzko kontuak ikasiz.
Bisita kulturalak ordu eta erdiko iraupena izango du.
Prezioa: 8 euro, helduek; 5 euro, haurrek.
Izen-ematea
Izena hiru tokitan eman daiteke: Arraunetxen, Turismo Bulegoan eta kanpinean, honako telefono edo posta elektronikoak erabiliz:
Arraunetxe. Begi-Bistan: info@begi-bistan.com 657 794 677
Turismo Bulegoa: orioturismo@gmail.com 943 835 565
Udal kanpina: 943 834 801