Bosgarren edukiontzirako poltsak eros litekezke herriko bi establezimendutan

Udal Elkarteak ez ditu dagoeneko poltsak doan banatzen, bosgarren edukiontzira hondakin organikoak botatzeko, kostu ekonomiko handia zekarkiolako.

Herritar batzuk poltsa horiek gabe moldatzen dira hondakin organikoak edukiontzira eramateko; baina beste batzuek nahiago dute poltsak erabiltzen segitzea eta, beraz, beren kabuz erosi behar dituzte.

Poltsa bereziak dira eta orain arte ez ziren herrian saltzen; baina, aurrerantzean, bi toki hauetan erosi ahal izango dira:

  • Lore burdindegia
  • Dorronsoro supermerkatua