Saharari buruzko erakusketa kultur etxean

Orion bizi diren saharar komunitateko kideek antolatuta, erakusketa izango da kultur etxeko areto nagusian urtarrilaren 14tik 25era bitartean.

Erakusketan, Saharako argazkiez gain, hango tresna eta gauzak ikusi ahal izango dira.

Erakusketa zabalik izango da honako orduetan: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.