Bost wifi-gune jarri ditu Udalak, herritarren eta bisitarien eskura

Orioko Udalak interneteko sarrera eskaintzen du, herrian jarri dituen bost wifi-guneetan. Horri esker, bai herritarrek eta bai bisitariek aukera izango dute internet erabiltzeko kalean eta hainbat espazio publikotan.

Zerbitzua doakoa da, muga jakin batzuekin; baina ordainpeko aukera ere badago, abiadura azkarragoarekin eta inolako mugarik gabe.

Proiektua Euskal Herriko Arrantza Udalen Sarearen (Udalarrantz) bidez gauzatu da. Udalarrantzek, modu pilotuan, Orion eta Mutrikun jarri ditu aurten wifi-guneak, eta asmoa du, gerora, ekimena Euskadiko beste herri arrantzaleetara ere zabaltzeko.

Bi modalitate

Zerbitzuak bi modalitate izango ditu: bat doakoa izango da, libre, erabili nahi duen edozeinentzat; eta bestea, berriz, ordainpekoa.

Doako zerbitzuak muga batzuk izango ditu, konpetentziarik ez egiteko internet-zerbitzua eskaintzen duten enpresei. Mugak honako hauek dira:

  • Interneteko konexioak banda-zabalera mugatua izango du: 256 KB-koa.
  • Hainbat orritarako sarbidea ez da posible izango.
  • P2P sareak ezin izango dira erabili (torrent, e-mule eta horrelakoak).

Doako zerbitzuaz gain, erabiltzaileek aukera izango dute mugarik gabeko zerbitzua ere kontratatzeko. Ordainpeko zerbitzuaren banda-zabalera azkarragoa da (1MB-koa) eta tarifak hauek izango dira:

  • 2 egun: 3,95 euro
  • 7 egun: 8,95 euro
  • 15 egun: 14,95 euro
  • 30 egun: 19,95 euro
  • Urtebete: 155,40 euro

Ordainpeko zerbitzua kontratatu nahi duenak 902 733 689 telefonora deitu behar du.

Nola erabili

Wifi-gune bakoitzean 300 metroko inguruan hartzen da seinalea. Erabiltzaileak, bere ordenagailuarekin edo wifidun telefonoarekin seinalea detektatzen duenean, harekin konektatu behar du eta, erabiltzaile-izen bat eta posta elektroniko helbide bat sartuta, oriora.com orrira joango da. Handik aurrera libre izango da interneten nabigatzeko edota posta elektronikoa edo sareko beste edozein zerbitzu erabiltzeko.

Guneak

Udalak, hasiera batean, bost wifi-gune jarri ditu eta ez du baztertzen aurrerago beste batzuk jartzeko aukera. Gaur egun martxan dauden wifi-guneak hauek dira:

  • Udaletxe eta plaza ingurua
  • Kosta tailerraren ingurua
  • Turismo bulegoaren ingurua (Pilliku plaza)
  • Kiroldegi ingurua
  • Hondartza

Ekimen honi buruzko informazio teknikoa nahi duenak honako PDF artxibo hau kontsulta dezake:

Orioko wifi-guneak. Documentaci