Udalak, guztira 143.703,55€ gastatu ditu gaztetxean egindako lanetan. Aurreikustakoa baino pixka bat gehiago da kopuru hori, eraikinaren barruko aldeari argitasuna emateko 4 velux jarri direlako, zertxa batzuk indartu behar izan direlako eta Nueva Cerámica de Orioko mugan dagoen lotunea berritu behar izan delako.
Teilatuko lana bukatu ostean, Udalak bermatu nahi du gaztetxea segurtasun eta osasungarritasun baldintza egokitan egongo dela eta, horretarako, lan batzuk falta dira oraindik.
Gazteekin hainbat kontu hitzartu nahi ditu Udalak:
- Falta diren lan horiek noiz eta nola egingo diren.
- Gaztetxea aurrerantzean nola gestionatuko den.
Udalaren inbertsio gaitasunak baldintzatuko ditu ondorengo lanen epeak. Momentuz, udaberrian, gaztetxeko hormak sendotuko dira. Lan horretaz Udal Elkarteko tailerretako jendea eta udal brigada arduratuko dira.