COVID-19ak sortu duen egoeraren aurrean, Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro bat antolatu du on-line, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako profesionalentzat, indarrean diren araudi eta protokoloak ezagutzeko eta sektore bakoitzak hartu beharreko neurrien berri jasotzeko. Establezimendu bakoitzean zer segurtasun- eta prebentzio-neurri hartu behar diren landuko da ikastaroan.
Hiru saio on-line
Ikastaroa on-line emango da, doan izango da eta hiru saioz osatuko da:
- 1. saioa. Maiatzak 19, asteartea: Covid-19aren arriskuak. Arrisku biologikoak. Nola ebaluatu? Nola sortzen da kontingentzia-plan eraginkor bat?
- 2. saioa. Maiatzak 20, asteazkena: Antolaketa neurri orokorrak eta berariazko neurriak negozio ereduka.
- 3.saioa. Maiatzak 21, osteguna: Babes ekipamenduak: talde eta banakako neurriak.
Saio bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Lehen ordubetean aditu batek emango ditu azalpenak eta, ondoren, parte-hartzaileen zalantzak argitzeko tartea izango da.
Ahalik eta profesional gehienengana iristeko, saio bakoitzeko 3 emanaldi egingo dira:
- 08:30- 10:00 Ostalaritza alorrekoentzat (jatetxeak, tabernak, ostatuak…)
- 14:30- 16:00 Merkataritza alorrekoentzat
- 19:00-20:30 Bestelako establezimendu eta profesionalentzat (fisioterapia zentroak, aholkularitza-etxeak, gida turistikoak, auto-eskolak, ileapaindegi eta estetika zentroak…)
Aholkularitza teknikoa
Saio horiez gain, parte-hartzaileei aholkularitza teknikoa ere eskainiko zaie doan; banakako bisiten bitartez, norberaren establezimenduan bertan. Aholkularitza teknikoa jasotako eskaeraren araberakoa izango da, aurrez 3 prestakuntza-saioetan parte hartu dutenentzat. Lehentasuna izango dute oraindik ere itxita dauden negozioek.
Argibideak eta izen-ematea
Ekimenean parte hartzeko, izen-emate orria bete behar da. Plaza-kopurua mugatua da eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.
Informazio gehiago jasotzeko:
- Urola Kostako Udal Elkartea
- Rakel Calvo
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus