Itsaspeko bide zaharra, hondartzatik baserriraino doana, itxita egon da hainbat astez, euri ugariak eragindako luizi batek guztiz estali zuelako.
Udalak aurreko astean egin ditu bidea txukuntzeko lanak eta dagoeneko erabiltzeko moduan dago. Mendi aldeko malda harriz gogortu da (ikusi argazkia) eta orain seguruago dago.
Nahiz eta egun batzuk pasa diren eta euririk egin ez duen, bidea lokaztuta dago oraindik eta, beraz, kontuz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei, irristakorra dago-eta.