Danbolin Musika Eskolak online egingo ditu aurten ikasturte bukaerako entzunaldiak

Ikasturte hau berezia izan da Danbolin Musika Eskolako ikasle eta irakasleentzat. Gainerako guztiek bezala, egun batetik bestera ezohiko egoera batean aurkitu zuten beren burua eta ahalegin izugarria egin behar izan zuten nork bere etxetik lanean segitzeko.

Ahalegin horren fruitu da, besteak beste, ikasturte bukaerarako prestatu duten bideoa:

Ikasturtea ez da erraza izan, baina asko ikasi dute ikasle-irakasleek. Orain, ikasitako hori erakusteko garaia dator, urtero bezala, eta ikasleek entzunaldiak egingo dituzte, ikastaroari bukaera emateko. Ezohiko urte honetan entzunaldiak ere ezohikoak izango dira eta, lehenengo aldiz, online egingo dituzte.

Datorren ikasturterako matrikulazioa ekainaren 22an hasiko da, astelehenarekin.