Danbolin Musika Eskolako entzunaldiak

Danbolin Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako entzunaldiak egingo dituzte datozen egunetan.

Lehendabizikoa trikitixa eta panderoko entzunaldia izango da, ekainaren 14an, asteartean, 19:00etan kultur etxean.

Dantzako ikasleek ekitaldi txiki bat eskainiko dute ekainaren 16an, ostegunean, 17:00etan ikastola aurreko plazan; baina, eguraldi txarra egiten badu, frontoian izango da. Bestalde, ostegunean bertan, musika eskolan, 19:00etan, tronpeta eta gitarrako entzunaldiak izango dira.

Ostiralean berriz, ekainaren 17an, lehenengo entzunaldia 17:00etan izango da musika eskolan, flauta eta esku-soinukoa. Bigarrena, 19:30ean, San Martin ermitan, biolina eta biolontxeloko entzunaldia izango da.

Datorren astean, ekainaren 20an, astelehenean, musika eskolan, 18:00etan, bi entzunaldi izango dira: bat txistukoa eta bestea perkusiokoa. Kultur etxean ere beste bi entzunaldi izango dira: 17:30ean saxofoikoa eta 18:30ean klarinetekoa.

Bukatzeko, ekainaren 21ean, asteartean, 16:30ean, pianoko entzunaldia izango da kultur etxean eta 19:00etan herriko plazan bandak joko du kontzertua (eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean izango da).