Danbolin Musika Eskolako ikasleek entzunaldiak eskainiko dituzte

Musika eskolako instrumentuko ikasleek, 2. hiruhilekoan ikasi dutena erakusteko, entzunaldiak eskainiko dituzte. Ondorengo egunetan izango dira:

– Martxoak 18, astelehena, 17:30ean Kultur Etxean: Flauta eta esku-soinuko ikasleak.

– Martxoak 27, asteazkena, 19:00etan Salatxo aretoan: Txistuko ikasleak.

– Apirilak 1, astelehena, 18:00etan Kultur Etxean: Perkusioko ikasleak.

– Apirilak 5, ostirala, 18:00etan Kultur Etxean: Pianoko ikasleak.

– Apirilak 8, astelehena, 19:00etan Kultur Etxean: Klarineteko ikasleak.

– Apirilak 9, asteartea, 19:00etan Kultur Etxean: Saxofoiko ikasleak.

– Apirilak 11, osteguna, 19:30ean Kultur Etxean: Biolina eta biolontxeloko ikasleak.

 

Denak gonbidatuta zaudete!