Danbolin Musika Eskolako ikasleek Zumarragan kontzertua

Elkartruke kontzertua izango da

Ikasturte honetan Danbolin Musika Eskolak Zumarragako Sekundino Esnaola Musika Eskolarekin egingo du elkartruke kontzertua.

Zumarragako ikasleak martxoan etorri ziren Oriora. Maiatzak 17 ostegunean, Orioko ikasleak Zumarragara joango dira, bertako ikasleekin batera kontzertu bat eskeintzeko asmoz.

Kontzertua 18:30etan, Zumarragako “Secundino Esnaola” Musika Eskolan izango da. Bertan, parte hartuko dute Orioko bandak, trikitixa eta pandero taldeak, gitarra taldeak eta biolin taldeak.