Azaroak 22 ostegunean Santa Zezilia eguna dela eta Danbolin Musika Eskolako ikasleek ekitaldi batzuk antolatu dituzte.
Arratsaldeko 17:00etan Orioko kaleetan zehar kalejira bat joko dute eta 19:00etan Orioko kultur etxean kontzertu bat eskeiniko dute.
Kalejiran musika eskolako txistulariak, trikitilariak, musika mintzairako ikasleak eta bertaratzen den ikasle eta guraso guztiekin batera, jendea herrian zehar ibiltzea izango dute helburu eta zenbait puntuetan geldirik egongo diren taldeak entzutzera eramango gaituzte. Kalejira kultur etxean hasiko da eta bertan pianojoleak entzungo ditugu, segidan Goxokiko parkeraino joan eta gitarra taldeak joko du, hemendik ikastolako parkean biolinak izango ditugu entzungai eta azkenik herriko plazan bandak emango dio amaiera kalejira honi.
Kontzertuan berriz, instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango dugu, aurten gainera ikasleak ezezik irakasleak ere izango ditugu entzungai. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute bertan.
Kontzertua amaitu ondoren, 2011-12 ikasturtean 1., 2. eta 3. maila bukatu zuten ikasleei diploma bat emango zaie.