Korrika batzordea abian jartzeko bilera izango da ostegunean

Datorren ostegunean, azaroak 22, bilera egingo da Orioko kultur etxean, datorren urteko Korrika antolatzen hasteko. Bilera irekia da eta 17:30ean hasiko da.

Korrikaren 18. edizioa 2013ko martxoan izango da; baina AEK-k denboraz osatu nahi ditu herrietako batzordeak, gero egin beharreko lanak egoki antolatzeko.

Korrikaren edizio honetako leloa hau da: Eman euskara elkarri.

Herriko euskaltzale guztiak gonbidatuta daude bilerara.