DANBOLIN MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULAZIOA

Musika Eskolan matrikula egiteko epea zabalik dago.

Danbolin Musika Eskolan 2011-12 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik da, ikasle zahar eta berrientzat, gaur bertan hasi eta hilaren 7ra bitartean, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 18:30etara.

Danbolin Musika Eskolaren egoitza, Iturbide 18 kalean dago.

Matrikulatzeko aukerak, ondorengoak dira:
1. MAILA:
– Tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).
2. MAILA:
– Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
– Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
3. MAILA:
– Ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua.
– Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
AKTIBITATEAK:
– Korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, gitarra taldea.
INSTRUMENTU BERRIAK:
– Tronboia, tuba, biola, harpa zeltikoa.
GAI BERRIAK:
– Informatika musikala.

Bestalde ordutegiak banatzeko eguna, irailaren 7an asteazkenean, arratsaldeko 17:00etan izango da.

2011-12 ikasturtearen hasiera berriz, irailaren 8an, ostegunarekin izango da. Nahiz eta irailaren 9an ostiralean jai izan, berriz ere, irailak 12 astelehenetik aurrera jarraituko dute klaseak.

Ordutegiak, prezioak edo beste daturen bat jakin nahi baduzue, musika eskolako telefonora dei dezakezue, 943-833727.