Danbolin Musika Eskolan izena emateko azken egunak

 

Danbolin Musika Eskolan, 2018-19 ikasturtean izena emateko azken eguna, uztailaren 4ean asteazkenean izango da. Berriz ere, irailaren 3tik 7ra bitartean izena eman daiteke.

 

Ondorengo aukerak daude musika eskolan:

 

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)

– Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean)

– Musika mintzaira: Prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

– Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa eta panderoa. Instrumentuko plazak mugatuta daude.

– Euskal dantza.

 

3. MAILA (12 urtetik aurrera)

– Ikasketa osagarriak: Musika espezializatua.

– Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta kantua.

– Euskal dantza.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiago nahi baduzu, musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.