Udalak eta Izarraitz LHko ikastetxeak hitzarmena sinatu dute, Mutiozabal ontziolako lanak bideratzeko

Udalbatzarraren aretoan sinatu dute hitzarmena eta bertan izan dira, Udalaren ordezkariez gain, Izarraitz ikastetxeko ordezkariak eta Mutiozabal proiektuaren arduradun Beñat Ibaieta.

Udala eta Izarraitz ikastetxea elkarlanean

Hitzarmen horren bidez, Udala eta Izarraitz ikastetxea elkarlanean arituko dira datorren ikasturtean Mutiozabal ontziolan egin beharreko egokitze-lanak bideratzeko: banaketa-planoak egin, zur-lanak exekutatu… Lan horiek azken helburua ontziolaren jarduera berreskuratzea da.

Udala datorren ikasturtean hasiko da Mutiozabal ontziola barrutik egokitzen eta, lan horretarako, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikastetxeko irakasle eta ikasleen laguntza izango du.

Beñat Ibaieta zumaiarrak gidatuko ditu Mutiozabal ontziolan egiten diren lanak.

Hitzarmena, hasiera batean, bi urterako sinatu dute, luzatzeko aukerarekin.