Dantza ekitaldia

Danbolin Musika Eskolako dantza eta instrumentuko ikasleek eskeiniko dute.

Ekainak 16 larunbatean 18:00etan, Orioko Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantzako ekitaldia eskeiniko dute.

Bertan 182 dantzako ikasleek parte hartuko dute, 4 urtetik 13 urte bitartekoek, irakaslea Ander Errasti delarik.

Musika Eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartuko dute bertan: biolin taldea, esku-soinu taldea, txistu taldea, trikitixa eta pandero taldea, gitarra taldea, banda, pianoa, bajua eta perkusioa.

Egitaraua ondorengoa izango da: Sarrera, Mari Andresan, Orpo punta, Lagunen dantza, Txapeloaz, Agintaria, Agurra, Zazpi jauzi, Abaltzizketako Txantxo dantza, Ingurutxoa, Sagi dantza zortzikoa, Fandangoa, Plazara, Ezpata dantza eta 3 koreografia.