Iraitz Lizarraga, Ainhoa Garai eta Itziar Urretabizkaia ditu protagonista Datorren urtean hobeto antzezlanak. Antzezlana ikusteko aukera izango da Orioko kultur etxean martxoaren 4an, ostiralarekin. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.
Kultur etxeko aretoaren aforoa mugatua denez, 120 txartel jarriko dira salgai eta, beraz, antzezlana ikusi nahi dutenek hobe dute garaiz ibili eta sarrerak aldez aurretik hartzea. Dagoeneko eros daitezke, kultur etxera joanda.
Komedia freskoa
Antzezlana iaz estreinatu zen Donostian eta dagoeneko bidea egin du Euskal Herriko antzokietan. Esketx laburrez osatutako gidoia du. Guztietan gaur egungo emakume gazteak dira protagonista, beren egunerok zereginetan. Umorez kontatuta daude esketxak eta erraz eta gustura ikusten dira.
Katalunian arrakasta handia izan zuen antzezlan baten itzulpen-egoitzapen bat da (‘L’any que ve serà millor’ du izena jatorrizkoak).
Txalo produkzioak prestatu du obra eta Begoña Bilbao da zuzendaria.