Udala hasi da Arozenako aparkaleku disuasorioa handitzen, aurten eraitsitako kuartel zaharreko orubea aprobetxatuz. Aparkaleku horrek behin-behineko izaera izango du eta irekita izango da Dikeko eremua garatzen ez den bitartean.
Eremuaren segurtasuna hobetzeko, ibai aldeko sastrakak kendu egingo dira eta argiteria hobetu egingo da. Horrez gain, N-634 errepideko sarbidea hobetu egingo da, arrapala egokituz. Behin obra bukatuta, 40 auto gehiago sartuko dira aparkalekuan.
Argazkian ikusten den bezala, lanak dagoeneko hasita daude eta aste honetan bukatuko dira.
Lanen kostua 15.000 euro ingurukoa izango da.
Ostegunean itxita izango da aparkalekua
Ostegun honetan, abenduak 22, arrapala egokitzeko lanak egingo dira eta, ondorioz, ezin izango da aparkalekua erabili, akzesoa itxita izango delako. Beraz, ostegun goizean lanak hasten direnerako ibilgailuz libre utzi behar da aparkalekua.