Do re ni elkarteak bi bilera egingo ditu ostegunean, martxan jarriko duen ikerketa zertan den azaltzeko

Do re ni elkarteak bi bilera antolatu ditu Salatxo aretoan uztailaren 9an, ostegunarekin: bat 18:00etan eta bestea 19:00etan. Salatxo aretoaren aforoa txikiagoa da gaur egun, osasun-krisiak sortutako egoeragatik eta horregatik egingo dira bi bilera: aforoa kontrolatu ahal izateko. Bileran parte hartzeko, kultur etxera deitu behar da (943 134 409) eta bertan adierazi bakoitzak zein saiotara joan nahi duen.

Xabier Lizaso musikari oriotarrak zuzentzen duen Do re ni elkarteak ikerketa zientifiko bat egin nahi du, musikak zahartze aktiboan daukan edo eduki dezakeen eragina modu fidagarrian neurtzeko. Egitasmoa iaztik dator, baina aldaketa batzuk izan ditu —COVID-19ak sortutako egoeragatik, besteak beste— eta aldaketa horiek azaldu nahi dizkie elkarteak izena eman zuten boluntarioei.

Proiektua gaur egun zertan den azaltzeko, lagun hauek parte hartuko dute bileran:

  • Jose Manuel López Brabada, Osakidetzakoa
  • Xabier Lizaso, do re ni elkartekoa
  • Pablo Ramos, eszena-zuzendaria
  • Asier Sota, aktorea eta antzerki-zuzendaria
  • Anuska Esnal, Orioko alkatea