Urtero bezala Turismo Bulegoak Donostiako Suak ikustera joateko barku irteerak antolatu ditu.
Irteera hauek abuztuaren 15, 16, 17, 18, 19 eta 20an izango dira gaueko 22:00etan Kirol Portutik. Joan nahi duenak aurrez erreserba egin beharko du, Kale Nagusia 17n, Pilliku Plazan, dagoen Turismo Bulegoan. Bulegoa astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara dago irekita eta igandeetan berriz, 10:00etatik 14:00etara.