Asteazkenean zinea hondartzan eta ostegunean magia ikuskizuna plazan.

“Udara Orion” egitarauaren barruan, zine emanaldia izango da asteazkenean eta magia ikuskizuna ostegunean.

Orioko udaleko turismoa eta kultura sailek antolatuta “Zinea kalean” programa garatu ohi da udaraero. Beste urtetan bezalaxe, aurten ere, lau emanaldi eskainiko dira uztaila eta abuztua bitartean, eta aste honetan bertan emango dena aurtengo azken emanaldia izango da.

Ematen diren pelikuletatik bi euskaraz eta bi gaztelaniaz izaten dira, eta azken hau gaztelaniaz izango da.

EGUNA: abuztuak 11, asteazkena.

TOKIA: Hondartzan (eguraldi txarrarekin Karela kiroldegian).

ORDUA: 22:30.

IRAUPENA: 80 min.

SINOPSIA: Zoe maitagarrien ipuinetan sinesten duen neskatila bat da. Oso gustuko ditu ipuin horiek; horregatik, bere osabari lagundu beharra tokatzen zaionean, ipuinetako pertsonaia egokiak bilatzen hasiko da, denen artean herensuge beldurgarriari aurre egiteko…